Fundación Museo Reina Sofía

Eginkizuna


Reina Sofía Museoa Fundazioa 2012an jaio zen hiru helbururekin: Sarean lan egiteko sistema bat bultzatzea -museo, arte zentro, unibertsitate, ikasketa zentro eta pentsamenduari eskainitako espazioak batuz-, museoan gizartearen parte hartze handiagoa sustatzea, eta kudeaketa mekanismoen modernizazioaren bidez, autofinantziazio maila haztea .

Bizi dugun krisi garaia ziurtasun irmoenei eragiten dien sakoneko aldaketez betetakoa dela kontutan hartuta, ezinezkoa da erronka berriei aurre egiteko balioko duten eredu berrien formulazioa mundu estatiko baten parametroetatik egitea. Aro honek, baliabide intelektual eta irudimenezkoak martxan jartzera behartzen gaitu, asmo desberdin mordoa, aldi berean eta elkarlanean jorratzera.

Gaur egun, erakundeak erronka bikoitza dute aurrez aurre: alde batetik, nazioarteko esparruan jakintzaren ekoizpenaren eta hedapenaren testuinguruari erantzun behar diote, eta ekonomia global berrian jasangarriak eta malguak diren azpiegiturak osatu behar dituzte. Tradizionalki, museoek kontserbazioaren logiken arabera, eta lurralde irmo eta mugatuen barruan ulertutako identitateen finkapenean oinarritutako pentsamoldeen arabera egin dute lan. Euren eredu instituzionalek nahiz funtzionamendurako estrukturek helburu horiekin eta ekintza marko horien arabera ulertzen dute beraien jarduera oraindik. Baina bizi dugun momentu honetan, kultura, eredu horiek gainditzen dituzten ideien, balioen eta afektuen joan-etorrien arabera gorpuzten da.