Reina Sofia Museoak enpresa eta erakundeen eskura jartzen ditu ekitaldi korporatibo eta sozialak egiteko guneak, eta horien osagarri, bisita pribatu eta esklusiboak ere egin daitezke XIX. mendetik orain arteko arte moderno eta garaikidea ezagutzeko.
Sabatini eta Nouvel eraikinek osatutako arkitektura-esparru paregabean, posible da kongresuak, bilerak, koktelak, gala-afariak edo filmaketak antolatzea aldakortasun handiko espazioetan.
Espazioen alokairua
Museoan 11 espazio alokatu daitezke: 3 Auditorio, Nouvel Terraza eta Sabatini Lorategia, Sabatini Eraikineko 2 Klaustroak, Nouvel Protokolo Gela, Sabatini Protokolo Gela, Atondoa eta Patronatu Gela.
Bisita pribatuak
Reina Sofia Museoak esperientzia paregabea izan nahi dutenentzat soilik irekitzen ditu ateak, bere aretoetan ikusgai dauden arte moderno eta garaikideko maisulanak modu pribatuan gozatzeko.
Bisita gidatu pribatuen programa partikularrei, enpresei eta erakundeei zuzenduta dago, bezeroei edo langileei museoa eta haren erakusketak lehentasunarekin eta modu berezian ezagutzeko aukera eman nahi dietenei, hain zuzen ere. Gainera, parte-hartzaileen interesetara egokitutako ibilbide tematikoak egin daitezke (arkitektura, antzerkia, historia, mugimenduak, etab.).
Bisita pribatuak osatzeko, kopa bat, koktel bat, bazkari bat edo afari bat eskaini edo antolatu ditzake museoak horretarako alokatzen dituen guneetako batean, edo lan-bilera, kongresu edo enpresa-ekitaldi baten osagarri paregabea ere izan daiteke.
Ordutegiak
Bisita pribatuak museoa publikoarentzat itxita dagoenean egiten dira:
- Taldeak 9:00etatik 10:00etara
- Astearteetan egun osoan zehar
- Astelehen, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 21:00etatik aurrera
- Igandeetan 14:30etatik aurrera
Harremanetarako
EKITALDI KORPORATIBOAK ETA BISITA PRIBATUAK
alquiler.espacios2@museoreinasofia.es