Doako tarifa

Sarrerak museoko leihatiletan jasotzen dira, kasu bakoitzerako balio duen ziurtagiri ofiziala aurkeztuta. Ezinbestekoa da iraungitze-data agertzea agirian.

Baldintza hori froga dezaketen guztiek dute eskaintzaz baliatzeko aukera, edozein dela ere beren nazionaltasuna.

Dokumentuetan argazkirik ez badago, NANa edo pasaportea erakutsi beharko da.

  • 18 urtetik beherakoak
  • 65 urtetik gorakoak
  • 25 urte bitarteko ikasleak (atzerriko ikasleen kasuan, gomendatzen da ikasleen nazioarteko txartela –ISIC– erakustea).
  • Kazetariak
  • Gazte txartelaren edo dokumentu baliokidearen titularrak
  • Desgaitasuna duten pertsonak. Era berean, museora dohainik sartzeko aukera izango du haiekin doan pertsonak ere, baldin eta ezinbestekoa bada bisita egin ahal izateko (informazio hori agertu beharko da administrazio publikoetako erakundeek jaulkitako desgaitasun-txartelean edota ebazpenetan).
  • Legezko langabezia-egoeran dauden pertsonak.
  • Irakasleak (atzerriko irakasleen kasuan, gomendatzen da irakasleen nazioarteko txartela –ITIC– erakustea)
  • Familia-taldeak, gutxienez heldu batek eta hiru ondorengok (edo bi, haietako batek desgaitasunen bat badu) osatutakoak, baldin eta familia ugariaren titulu berean sartuta badaude.
  • Fundación Museo Reina Sofía
  • Fundación Amigos del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
  • Turismoko gidari ofizialak
  • Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Espainiako Ministerioari atxikitako museoetan zerbitzuak ematen dituzten langileak.
  • L' Internationale konfederazioaren erakunde partaideak

Honako elkarte hauetako kideak:

Honako erakunde eta elkarte hauetako kideek lehentasunezko sarbidearen mahaian bildu behar dute beren sarrera, Sabatini eraikinean.

A Colectiva (Asociación Profesional de Artistas de Galicia)
AAVA (Asociación de las Artes Visuales de Asturias)
AAVIB (Associació d'Artistes Visuals de les Illes Balears)
Acción! MAD (Asociación Acción! MAD)
AEM (Asociación Española de Museólogos)
AICAV (Asociación Islas Canarias de Artistas Visuales)
ANABAD (Federación Española de Asociaciones de Archiveros, Bibliotecarios, Arqueólogos, Museólogos y Documentalistas)
APROHA (Asociación Profesional Española de Historiadores del Arte)
AVA Castilla y León (Artistas Visuales Agrupados de Castilla y León)  
AVAEX (Asociación de Artistas Visuales y Asociados de Extremadura)
AVAM (Artistas Visuales Asociados de Madrid)
AVeR (Artistas Visuales en Red)
AVVAC (Artistes Visuals de València, Alacant i Castelló)
CIMAM (Comité Internacional de Museos de Arte Moderno)
COAM (Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid)
Consorcio de Galerías españolas de Arte Contemporáneo
GEIIC (Grupo Español del International Institute for Conservation of Historic and Artistic Works)
IAA/AIAP (International Association of Art/Association Internationale des Arts Plastiques/Asociación Internacional de Artes Plásticas)
IAC (Instituto de Arte Contemporáneo)
ICOM (Consejo Internacional de Museos)
ICOMOS (Consejo Internacional de Monumentos y Sitios)
MAV (Asociación de Mujeres en las Artes Visuales)
PAAC (Plataforma Assembleària d'Artistes de Catalunya)
UAVA (Unión de Artistas Visuales de Andalucía)
Unión AC (Unión de Artistas Contemporáneos de España)