Talde bisitakBisitaren prestaketa15 pertsona edo gehiagoko taldeek Reina Sofia Museoa bisitatu nahi badute, ezinbestekoa da astebeteko aurrerapenarekin erreserba egitea. Taldearen erreserba egiteko, taldearen datuak, eguna eta bisitaren ordua bidali behar dira reservagrupos@museoreinasofia.es helbidera. Taldeen erreserba zerbitzuak Gutun Erreserba baten bidez baieztatuko du erreserba, eta bisita egiten den egunean aurkeztu beharko da. Bidali beharreko datuak:
Eskatua dagoen bisita egiteko aukerarik ez badago, arren eskatzen da, ahalik eta azkarren bisitaren ezeztapenaren berri ematea talde erreserbaren zerbitzuari. Talde erreserbak ez du bisita gidatuarenzerbitzua barne hartzen. Cristal eta Velazquez Jauregietako taldeen sarrera, zein Museoko egun eta ordu doakoetan ez da beharrezko erreserba egitea. Informazio gehiago: Tel. (+34) 91 774 1000 2250 de 10:00 h. Museoko SarrerakSabatini Eraikuntzako sarrera (Santa Isabel 52 kalea) Nouvel Eraikuntzako sarrera (Ronda de Atocha kalea) Erakusketa aretoetan talde handiak, gehienez 25 pertsonako taldeetan banatuko dira, eta beti arduradun batekin joan beharko dute. Museoko leihatilan aurkeztu beharreko dokumentazioaMuseoak taldearen erreserba baieztatzeko posta elektroniko bidez bidaltzen duen gutun erreserba. Egiaztapen gutuna..Baldintza jakin batzuk (erretiratua, urritasunen bat dutenek, 18 urtetik beherakoek, e.a.) direla eta, doakotarifa dutelabermatu behar duten talde edo kolektiboek.. Gutuna zentroko arduradunak sinatu behar du eta bertan honakoa azaldu beharko da:
Bisitarako arauakBisitan zehar taldeari azalpenak emateko aukera dago. Erosotasun gehiagorako museoak irrati-gida eta audio-gida zerbitzua ditu.. Museoan dauden beste bisitarien mesederako, garrantzitsua da taldeko arduradunak parte hartzaileen jarrera eta ahots tonuari arreta berezia jartzea, baita ibilbidean zehar sakabanatzeko joera ekiditea ere. Argazkiak flash-arekin ateratzea ez dago baimendua. Momentu oro zaintza eta segurutasun langileen argibideak jarraitu behar dira. Arauak betetzen ez badira bisita bertan behera gera daiteke. Eskerrik asko zure laguntzagatik |