Prestatu zure bisitaMuseo bat denentzat
Etorri Reina Sofía Museora, zu artatzeko prest gaude, zure beharrak edozein izanda ere. Zerbitzu eta instalazio aukera handia dugu zure eskura, zentzumen- eta adimen-zailtasunak, eta zailtasun motorrak dituzten pertsonei. laguntzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Irisgarritasunaweb-orria. Etorri zure familiarekin. Etorri zure familiarekin Horrez gainera, zure bisitan geldialdi bat egin dezakezu eta Sabatini Lorategian eta Nouvel Terrazetan atseden hartu. Gure bisitari guztiak bietara doan sar daitezke.. Halaber, Haurrentzako eta Familientzako jarduera hezitzaileetan parte har dezakezu zure familia osoarekin batera. Haurrak eta Familiak Etorri taldeanMuseo Reina Sofíak Taldeen erreserbazerbitzu bat eskaintzen du, Bisitas gidatuaketa Irrati-gida (mikrofonoak eta entzungailuak taldeentzat) zerbitzuekin osa dezakezuna. Irrati-gidak audio-giden eta zeinu-giden erakusmahaietan eskura ditzakezu. Etorri zure kontura.Egin bildumako ibilbideren bat eta parte hartu A propósito de Thomas Schütte bisita gidatuen programan. Etorri eta eskatu gidari bat (Ikastetxeentzat eta adinekoen taldeentzat). Zure bisita osa dezakezu museoaren Bisitas gidatuak zerbitzua erabiliz. Zure bisita bakarrik egitea aukeratzen baduzu, zure ibilbidea osa dezakezu gure audio-gidak eta zeinu-gidak erabiliz. Etorri astelehenetan. Reina Sofía Museoa Madrilen astelehenetan irekitzen duen museo bakarra da. Museoa sarean
Etorri zure ordenagailuarekin.Reina Sofía Museoak bere espazioak eta instalazioak bisitatzea baino zerbait gehiago eskaintzen du. Konektatu gure doako sarbideko WIFIra Nouvel Kafetegian eta Liburutegian eta sartu gure web-orrian Bestea beste, hauek egin ditzakezu:
- beste erabiltzaile eta bisitari batzuekin harremanetan jartzea, museoko komunitateen bidez gizarte-sareetan, - Liburutegiaren eta Dokumentazio-zentroaren katalogoan ikertzea, - artistekin egindako topaketak entzutea, - gure argitalpen-katalogoa kontsultatzea, - - Agendan museoko jarduerei buruzko informazioa biltzea, - eta gure Bilduman eta erakusketetan barneratzea. Museo jasangarri batEtorri bizikletan. Museoak hiru bizikleta-euskarri ditu, eta toki hauetan daude: bat, Nouvel plazaren sarreran, eta bi Sabatini eraikinaren sarrerako bi aldeetan. Etorri garraio publikoan. Museo Reina Sofía museoa Madrilgo komunikazio-gune garrantzitsuenetako baten erdian dago. Trenezetor zaitezke, eta oinez gerturatu Atocha-RENFE tren-geltokitik. Horrez gainera, eta 2009. urtea bukatu arte, "Tren Arte". promozioaren bidez %50eko beherapen berezia izan dezakezu. Halaber, hiribusen, linea ugari ere erabil ditzakezu, bai eta metroaren: lineak ere: 1.linea (geltokia: Atocha) eta 3. linea (geltokia: Lavapiés) Harrera egiten duen museo bat. Bisitan zeharSarrerak jasotzeaSarrerak museoko leihatiletan jasotzen dira, Sabatini eta Nouvel eraikinetako sarreretan. Sarrera
Sabatini eta Nouvel eraikina Reina Sofía Museoaren egoitza nagusiak dira. Horrez gainera, beste hiru espazio osagarrietan ere erakusketak egiten dira: Palacio de Cristal eta Palacio de Velázquez jauregiak, biak El Retiro parkean; eta Santo Domingo de Silos monasterioaren abade-etxeko erakusketa-aretoa, Burgosen (ikus non dauden egoitzak) 12 urte baino gutxiagoko ikasleen taldeak: Sabatini eraikinaren sarrera nagusitik sartuko dira museora (Sánchez Bustillo plaza) Gainerako taldeak: Museora Nouvel plazatik sartuko dira (Ronda de Atocha) Jantzitegia eta kontsigna-zerbitzua: Ezin da museora sartu bizkar-zorroekin, bidaia-poltsekin eta maletekin. Jantzitegiaren edukia mugatua denez, arren eskatzen zaie taldeei horrelakorik ez ekartzeko. Kontsignek neurri hauek dituzte:
Inolaz ere ezingo da sartu neurri horiek baino handiagoak dituen objekturen bat. Osasun-laguntza: museoak osasun-laguntzarako zerbitzu bat du, eta larrialdiren bat baduzu bertara joan zaitezke. Sabatini eraikinaren 1. solairuan dago. Kutxazaina eta telefono publikoa: lbisitariek 4B kutxazain-zerbitzua erabil dezakete Sabatini eraikinaren sarreran, jantzitegiaren zerbitzu-eremuan. Bisitariari arreta
Bisitariari arreta egiteko langileek museoaren zerbitzuei eta espazioei buruzko informazioa dute, arte garaikidean berariazko prestakuntza izateaz gain. Edozein kontsulta egiteko jo haiengana zalantzarik gabe, bai eta egokitzat jotzen duzun edozein iradokizun egiteko ere. Reina Sofía Museoak gure zerbitzuak eta instalazioak hobetzeko zure laguntza eskertzen du. Informazio-guneak: museoak informazio-guneak ditu bisitarientzat sarrera guztietan. Horrez gainera, telefono bidezko informazio-zerbitzua dago telefono-zenbaki honetan: 91 774 1000, telefono-luzapena 2255. Halaber,informazio-liburuxkak dituzu eskuragarri: bildumaren eta erakusketen kokapen-planoak hainbat hizkuntzatan. Zure bisitan, bi eraikinetako pasilloetan dauden informazio-pantailak kontsulta ditzakezu. Pantaila horietan museoko jarduera guztien programazioari buruzko informazioa eskuratuko duzu. Horrez gainera, interneterako konexioa duen gailu mugikorren bat baduzu, berriak eta eguneratzeak jaso ditzakezu zuzenean museoaren kanalaren bidez edo Twitterren bidez http://twitter.com/museoreinasofia Agenda: planifikatu zure bisita gure web-orriaren hasierako orrialdeko jarduera-agenda que encontrarás en la página de inicio de nuestra web. Podrás navegar por ella y consultar las actividades programadas para el día de tu visita con tan sólo pinchar en el calendario. Audio-gidak, zeinu-gidak eta irrati-gidak
Bildumari buruzko audio-gidakHizkuntzak: espainiera, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera Prezioak:
Zeinu-gidakBildumari buruzko informazioa duten PDA gailuak uztea zeinu-hizkuntzan pertsona gorrei edo entzuteko desgaitasuna dutenei. Zeinu-giden prezioa: doakoa. Reina Sofía Museoak ere indukzio-begizta magnetikoak eskaintzen ditu. Irrati-gidakAudio-giden eta zeinu-giden erakusmahaietan ere mikrofonoak eta entzungailuak eskura daitezke, taldeen bisita gidatuetarako, museora gailurik gabe joaten diren taldeentzat. Irrati-giden prezioa:Ekipoak taldeentzat, mikrofono eta entzungailu sistemak audio-hargailuarekin: 1 € hargailu bakoitzeko eta taldeko pertsona bakoitzeko. Mikrofonoa gidarientzat da eta transmisorea doakoa da. ZerbitzuakReina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak zerbitzu multzo handia eskaintzen die bisitariei, instalazioetarako bisita aberasteko, osatzeko eta atseginagoa egiteko.
Liburutegia eta Dokumentazio-zentroaReina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionaleko Liburutegia - Dokumentazio-zentroa arte garaikidean espezializatua dago. Dokumentu-funts izugarria du, eta edozeinek erabili eta kontsulta ditzake. Arte garaikidean interes berezia duen publikoari zuzenduta dago. Era berean, museoko profesionalei laguntzen die, erakusketak, jarduerak eta ikerketak egiteko + info Katalogoa informatizatuta dago eta Internet bidez kontsulta daiteke Helbidea: Telefono-zenbakia: 91 774 1028 Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00etara, larunbatak, igandeak eta jai-egunak izan ezik.
Liburu-denda eta dendaMuseo Reina Sofía museoak La Central. liburu-denda eta denda ditu. Liburu-dendak 65.000 liburu baino gehiagoko funtsa du, eta giza zientzietan espezializatuta dago. Liburu-dendaren beheko solairua museoko jarduerei eta oro har ikusteko arteei buruzkoa da, eta lehentasunezko arreta ematen dio XX. mendeko lehen erdiari. Beste bi solairuetan giza zientzien gainerako sailak barne hartzen dira, eta sail horietan guztietan, esparru modernoa, abangoardiakoa eta garaikidea nabarmentzen dira. Dendan sortze-produktuen eskaintza handia dago. Munduko toki guztietako gauzak daude, helduentzat nahiz haurrentzat. Helbidea Telefono-zenbakia: 91 787 8782
Kafetegia eta jatetxeaMuseoak Kafetegi-zerbitzua, Sabatini eraikinean kokatua, eta Arola jatetxea ditu, Nouvel eraikinaren beheko solairuan. Restaurante-Café Museo Reina Sofía Argumosa, 43 Ordutegia: Astelehena, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata 10:00etatik 21:00etara / Igandea 10:00etatik 14:30etara. Asteartea itxita.
Jarrera aretoetanMuseoko gainerako bisitarien mesedetan, garrantzitsua da neurrizko bolumenean hitz egitea. Flashik gabeko eta tripoderik gabeko argazkiak egin daitezke, debekatuta dagoen tokietan izan ezik. Zaingo- eta segurtasun-langileen argibideei jarraitu behar zaie uneoro. Arauak ez badira betetzen, bisita bertan behera utz daiteke. Museoan ezin dira sartu poltsak, bizkar-zorroak edo fardel handiak. Horretarako, kontsigna-zerbitzua edo jantzitegia erabil daiteke. Bisitarako gomendioakGorde txartela bisita osoan. Nouvel terrazetara eta Sabatini lorategira doan sar daiteke, baina sarrera-txartela eskatuko zaizu erakusketa-aretoen sarrera guztietan. Gainerako bisitariei zor zaien begiruneagatik, saiatu sakelagoa ez erabiltzen edo ahots-tonu baxuz hitz egiten. Jende gehien etortzen den ordutegia: goizetan. Bisitaren ondoren
Partekatu zure esperientzia. Reina Sofía Museoak testuingurua eta tresnak eman nahi dizkizu, beste bisitariekin eta erabiltzaileekin erlazionatzeko elkargune bat izateko, komunitate parte-hartzaileak eta museoaren jarduerarekin lotutako sareak sortzeko. Bat egin gure Sareekin eta eman zure iritzia. Iruzkindu eta deskargatu museoaren eguneroko jardueren gure argazkiak Flickren, non zure bisitaren irudiak jar ditzakezun eta beste bisitarien argazkiak ikusteaz gozatu "Contando el Museo Reina Sofía" atalean.. Bat egin Facebookeko gure komunitatearekin eta bere eztabaida-foroekin. Frantsesez hitz egiten baduzu, parte hartu museoko frantses-hiztunen komunitatearentzako taldean "Museé Reina Sofía Oú Là Là". Sakondu zure bisitari buruz delicious markatzailean gure erreferentziak kontsultatuz eta izan gure eguneroko gaurkotasunaren berri Twitteren. Zure zain gaude |