Irisgarritasuna

Ikusmen urritasuna


imagen de Guernica en Braille


Pertsona itsu edo ikusmen urritasuna dutenen irisgarritasuna; informazioaren transmisio zuzenean, espazioetatik mugitzeko erraztasunean eta estetikaren gozamenean oinarritzen da, bai bakarka zein museoko hezitzaileen laguntzarekin. Hezitzaileek bisitak bideratu eta laguntza eskaintzen dute modu pertsonalizatuan. ONCEren laguntzarekin sortzen diren programen xedea, hitzezko informazioan, ukimenerako aukeran eta soinuaren erabilpenean oinarritzen dira..

Jarduerak

Gernika, garai bateko lekukotasuna

Guernica, testimonio de una época

Jarduera mota: Bisita deskribatzailea
Hartzaileak: Ikusmen urritasuna duten pertsonak eta laguntzaileak
Egunak: Lan egunak astearteak izan ezik
Kopurua: Banakako parte hartzea edo talde txikiak
Informazioa eta izen ematea:
Tlf. 91 774 10 00, ext. 2033
accesibilidad@museoreinasofia.es
Doako parte-hartzea

30eko hamarkada suminduan murgiltzen da bisita deskribatzailea, abangoardia artistikoak askatasunaren ikur gisa ezarri eta Europa eta Espainiako autoritarismoei utopia politikoek aurre egiten dieten garaian

Museoa eskura

imagen de Museo a mano

Jarduera mota: Ukimenean oinarritutako ibilbidea
Hartzaileak:: Ikusmen urritasuna duten pertsonak eta laguntzaileak
Egunak: Lan egunak astearteak izan ezik
Kopurua: Banakako parte hartzea edo 4 pertsonez osatutako taldea
Informazioa eta izen ematea:
Tlf. 91 774 10 00, ext. 2033
accesibilidad@museoreinasofia.es
Doako parte-hartzea

Bildumaren muntaia berrian dauden artelanen bidez hiru ibilbide ezberdin eskaintzen dira. Ibilibideek XX.mendean zehar jardute eskultorikoek izandako azterketa, zalantzan jartzea eta ezagutza tradizionalen deuseztatzetik, esparru berrietarako zabalkundea ezagutzen ahalbidetzen dute.

Formak, espazioak eta lurraldeak.

  • Superficie y textura

  • Figuras y cuerpos

  • Proceso y materia

Zerbitzuak

Informazioa braillez eta makrokaraktereetan

imagen de informacion braille

Irisgarritasun hezkuntza programen inguruko informazio guztia braille eta makrokaraktereen liburuxkan eskuragarri dago. Orain deskargatu dezakezu, baita museoan dauden informazio puntuetan eskatu ere edo accesibilidad@museoreinasofia.esbitartez.

Hezkuntza programen liburuxka deskargatu.






Audio-gidak

imagen de Audioguías

2.solairuan dagoen museoko bildumaren inguruko mintzaldien hitzezko informazio eguneratua.

Prezioa:

  • Orokorra 4 €

  • Ikasleak 3 €

Hizkuntzak: gaztelera, ingelera, frantzesa, alemaniera eta italiera.




Zakur gidak

imagen de Perros guía

Agiri egokiak aurkeztuz gero, zakur gidak eta laguntza zakurrak onartzen dira.












Igogailuak

Nouvel zein Sabatini Eraikinetako igogailuak, braillez eta goi-erliebean seinaleztatuak daude, baina ez dute soinudun argibiderik.

Laguntzaileak:


imagen de Logo fundación ONCE

imagen de Logo ONCE