Irisgarritasuna

Adimen urritasuna


imagen de Accesibilidad intelectual


Museoa pertsonentzat egina dagoen gunea da, hezkuntza kritiko eta balioetan oinarritua, hausnarketa, norbanakoaren garapena eta bizikidetzarako aukerak areagotzeko gune egokia. Museoa bere-berezko balioetaz baliatu behar da, eta ingurune gizatiarrago eta sustagarriagoa eraiki behar ditu, behar ezberdinak dituzten pertsonen garapena bultzatzeko, normalizazio, elkarrizketa eta gizarte integraziorako eredu bihurtuz.



Zerbitzuak

Seinaleztapena

Nazioarte mailan homologatuak dauden piktogramen bidez egina dago.


Osasun-zerbitzua

SBisitan zehar osasun premiarik baduzu, zoaz Sabatini eraikineko galeria nagusian dagoen osasun-zerbitzura. (1.solairua)



Aparkalekua

Egokitutako ibilgailuetan gerturatzen diren taldeek, doako aparkalekua izango dute zamalanetarako nasan (sarbidea Argumosa kaletik, Hospital kalearen kantoian). Eragozpenik ez izateko, eska ezazu zerbitu hau aldez aurretik.



Gurpildun aulkiak

Beharrezkoa izango bazenu, jo ezazu Museoko langileengana. Botikinean (1.solairua, Sabatinitik sarbidea) eta Nouvel Eraikineko arropazaindegian gurpildun aulkiak eskuragarri dituzu. Gogoratu gurpildun aulkia maileguan hartu nahi baduzu, izena eman beharko duzula, zure NAN, pasaporte edo antzeko dokumentuaren baten zenbakia adieraziz.



Komun egokituak

1.solairua Sabatini (galeria nagusia)
4. solairua Sabatini (407 eta 403 aretoen ondoan)
E0. 0 eta 1 solairuen artean, Nouvel Eraikina
Jatetxe-Kafetegia. Nouvel Eraikina
Komunak haur-oihalak aldatzeko egokituak daude.