Irisgarritasun fisikoa
Museoaren sarbideek muga arkitektonikorik ez izatea eta bere aretoetatik barrena inolako egorazpenik gabe mugi ahal izatea, irisgarritasun osoa lortzeko izenbestekoak dira. Ikusgarri dauden espazio ia guztiak gurpildun aulkietara egokituak daude, eta hauen hobekuntzarako lanean jarraitzen da. Orientazio planuek, komun egokituek, eserlekuek edo arropazaindegiaren zerbitzuek Museotik barrena egiten den ibilbidea atseginagoa bihurtzen dute.
Museorako sarbidea
Gurpildun aulkientzako Museoko sarrera egokitua, Sabatini Eraikinetik sartuz. Eskailerarik igo gabe iritsi ahal izateko, Sánchez de Bustillo Plaza inguratu behar da, Museoko eraikina ezkerraldean utziz.
Nouvel Eraikinetik sarrerak ez du eragozpenik. Carlos V.a Enperadorearen Plazatik gertuenen dagoen sarrera gomendatzen da malda txikiena duen aldapa delako.
Museoko sarrera planu egokitua deskargatu.
Nola iritsi Museora?
Aparkalekua Urritasun fisikoa duten eta norberaren ibilgailuan edo ibilgailu egokitu batean datozen taldeek, doako aparkalekua dute Museoko zamalanen nasan (Argumosa kaletik sarrera, Hospital kalearen kantoian). Nasan aparkatu behar baduzu zoaz segurtasun zaindariarengana. Museotik irteten zarenean, sarrera txartela aurkeztu beharko duzu.
Gurpildun aulkiak
Zoaz Museoko langileengana bat behar baduzu. Botikinean (1.solairua, Sabatinitik sarrera) eta Nouvel Eraikineko arropazaintzan gurpildun aulkiak eskuragarri daude. Gogoratu gurpildun aulkia maileguan hartu nahi baduzu, izena eman beharko duzula, zure NAN, pasaporte edo antzeko dokumentuaren baten zenbakia adieraziz.
Leihatilak Nouvel Eraikineko erakusmahaien altuera Sabatini Eraikinekoena baino egokiagoa da gurpildun aulkietan doazen erabiltzaileentzat.
Igogailuak Sabatini Eraikinaren sarrera nagusiaren ezkerralde eta eskuinaldera 2 igogailu dorre daude, 1, 2, 3 eta 4. solairuekin bat egiten dutenak. Nouvel Eraikinean ere igogailuak daude, baina hauek edukiera txikiagoa dute (gurpildun aulki bakarra sartzen da). Igogailu guztiek Braille botoiak dituzte.
Aldapak Erakusketa aretoetan dauden zoruen arteko altuera maila ezberdinak aldapa bidez lotuak daude, Sabatini Eraikineko Protokolo Aretoa izan ezik.
Museotik barrena ibiltzeko zirkulazio planuak Museoaren bi sarreretan dauden informazio puntuetan lor ditzakezu planuak. Bisitan zehar ere, Museoko pasabideetan, orientazio planuak, erakusketen inguruko informazio taulak eta unean-uneko jarduerak aurki ahal izango dituzu. Makrokaraktereetako planu egokituak behar badituzu, Planu eta Zerbitzuen Liburuxka eska dezakezu informazio erakusmahietan edo hemen deskargatu:
0 Planua
1 Planua
2 Planua
3 Planua
4 Planua
Komun egokituak Sabatini 1 solairua (galeri nagusia) PSabatini 4. solairua (407 eta 403 aretoen ondoan) E0. 0 eta 1 solairuen artean, Nouvel Eraikina Jatetxea – Kafetegia. Nouvel Eraikina
Komunak haur-oihalak aldatzeko egokituak daude.
Eserlekuak Sabatini Eraikineko 1. eta 2. solairuen klaustroan eserleku ugari daude. Erakusketa areto batzuk ere eserlekuak dituzte.
Arropazaintza Bi sarreretan arropazaintza zerbitzua dago. Sabatini Eraikinekora aldapa bidez irits daiteke, eta erakusmahai zein zaindegia, gurpildun aulkietan daudenentzako altuera egokian daude. Tamaina handiko fardelentzat Nouvel Eraikinekoa erabili behar da. Gogoratu ezin dela gurpildun aulkian iritsi.
Auditoriumak 200 Auditoriuma: Gurpildun aulkien erabiltzaileek azken ilararen atzealdean kokatzen dira, atarian dagoen erabilpen mugatuko igogailuaren bidez sartzen dira. Komun egokitua duen kabina 1 du. Gurpildun aulkian dagoen erabiltzailea eszenatokira igo daiteke ordezko ibilbide batetik. 400 Auditoriuma: Gurpildun aulkietako erabiltzaileentzat 2 gune gordeta daude auditoriumaren erdialdeko ilaretan, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat. Gurpildun aulkian dagoen erabiltzailea eszenatokira igo daiteke ordezko ibilbide batetik. Sabatini Auditoriuma:Malda egokia duten aldapetatik egiten da sarrera. Gurpildun aulkietan doazenak alboetan dauden pasabideetan edo lehen besaulki ilararen aurrealdean kokatzen dira. Gurpildun aulkian doan erabiltzaileak ezin du eszenatokira igo laguntzarik gabe.
Kafetegia-Jatetxea Nouvel Eraikinean dauden Kafetegia eta Jatetxeak sarrera egokia dute, mahaien artean dagoen tartetik arazorik gabe pasa daiteke gurpildun aulkian eta egokitutako 2 komun kabina ditu, emakumezko eta gizonezkoen komunen barnean. Barra ez dago gurpildun aulkietara egokitua.
Terrazak Gurpildun aulkian iristeko, hartu Nouvel Eraikinean dagoen igogailua 3. solaiuraino.
Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa
Igogailua erabiltzeko, jo ezazu Museoko langileengana. Materialen bat eskuragarri ez baduzu, eska iezaiozu laguntza arduradunari. + info
La Central Liburudenda Igogailuak erabiltzeko, jo ezazu Museoko edo liburudendako langileengana.
La Central Denda Sabatini Eraikinaren sarreran, eskuinaldean. Aldapa bidezko sarrera erabiltzeko, jo ezazu Museoko langileengana.
4B Kutxazaina Sabatini Eraikinaren sarreran dagoen kutxazainak gurpildun aulkietan doazenentzako egokitua dago.
|