Eginkizuna

Historia


imagen Jardín Sabatini

1990ean Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala irekitzean, munduko pinakotekarik handienetako eta modernoenetako bat sortu zen. Hala ere, eraikinak gorabehera handiak jasan ditu helburu hori lortu baino lehen

Filipe II.ak erregeak sortu zuen lehen aldiz San Carlos ospitalea, museoaren egungo egoitza, eta XVI. mendean toki horretan zentralizatu zituen Gortean sakabanatuta zeuden ospitale guztiak. XVIII. mendean, Karlos III.ak beste egoitza bat egitea erabaki zuen, instalazioak ez baitziren nahikoak hiriarentzat.

1788an, Karlos III.a hiltzean, obrak geldiarazi egin ziren. Eraikina okupatu zuten, bere funtzioa, ospitalea izatearena, betetzen has zedin, nahiz eta eraikitakoa Sabatiniren proiektuaren heren bat soilik izan.

Handik aurrera, aldaketa eta gehitze ugari jasan zituen, 1965ean, ospitalea itxi zuten, eta Ciudad Sanitaria Provinciala hasi zen haren funtzioak betetzen. Eraistearen zurrumurruak biziraun zien, eta 1977ko Errege Dekretu baten bidez monumentu historiko-artistiko izendatu zuten, eta hala bermatu zen ez zela eraitsiko.

1980an, eraikina berritzen hasi ziren. Antonio Fernández Albak egin zituen berritze-lanak. 1986ko apirilean, Reina Sofía Arte Zentroa ireki zen, eta antzinako ospitalearen 0. eta 1. solairua erabiltzen ziren aldi baterako erakusketen areto gisa. 1988ko bukaeran, José Luis Íñiguez de Onzoñok eta Antonio Vázquez de Castrok azken aldaketak egin zituzten. Aldaketa hauek dira azpimarragarrienak, besteak beste: beirazko eta altzairuzko igogailu-dorreak, Ian Ritchie britainiar arkitektoarekin lankidetzan diseinatuak.

Museoa, Kultura Ministerioaren mendeko erakunde autonomoa, 1988ko maiatzaren 27ko 535/88 Errege Dekretuaren bidez sortu zen. Madrilgo San Carlos ospitalean du egoitza, eta bere garaian Espainiako Arte Garaikideko Museoan integratuta zeuden arte-funtsak ditu. 1992ko irailaren 10ean, Joan Karlos eta Sofia Errege-erreginek Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren Bilduma Iraunkorra inauguratu zuten, ordura arte aldi baterako erakusketak soilik hartu zituena. Ordutik aurrera, benetako museo bihurtu zen, eta zeregin hauek ditu: arte-funtsak zaintzea, handitzea eta erakustea; publikoak arte garaikideari buruz (bere adierazpen guztietan) jakitea eta arte garaikidea ikusteko aukerak sustatzea; nazioarteko erakusketak egitea; prestakuntza didaktikoko eta aholkularitzako jarduerak abian jartzea, edukiekin lotuta, bere Estatutuan jasota dagoen bezala.


Handitzea

Museoaren bildumak, jarduerak, zerbitzuak eta bisitarien kopurua etengabe garatzen zenez, bere egunean, erakundearen arduradunek azterketak egin behar izan zituzten museoaren azalera handitzeko aukerari buruz. Azkenean, 2001ean, Jean Nouvel arkitektoak eraikin berria eraikitzen hasi zen, 2005eko irailean inauguratua. Nouvelen proiektuak museoak planteatutako beharrei erantzuteaz gain, auzoan kokatu nahi zuen hiri-ingurunea erabat aldatzeko asmoz. Plaza publiko bat sortu zen (eraikin berriak eta egungo museoaren hego-mendebaldeko fatxada antolatzetik sortua), eta hiriaren eta hirirako espazio bihurtu zen.

Espazio berriak eraikitzean antzinako eraikinaren (51.297 m²) %60 baino gehiago handitu zen museoa, orain 84.048 m² baititu. Hala, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak erakusketa-espazio pribilegiatua du.