Bilatu

Historia

1990ean Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalaren zabaltzeak Espainian nazioarte mailako arte moderno eta garaikideko museo baten sorrera suposatu zuen, nahiz eta gauzatu ahal izateko eraikinak jasandako gorabeherak ugariak izan

Felipe II.ari zor diogu San Carlos ospitalearen, Museoko egungo egoitza, lehenengo sorrera, zeinak, XVI. mendean, Gortean sakabanatuak zeuden ospitale guztiak elkartu zituen toki honetan. XVIII. mendean, Carlos III.ak, hiriarentzako instalazioak urriak zirela eta, fundazio berria eraikitzea agindu zuen. Egunko eraikina José de Hermosilla eta Francisco Sabatini arkitektoen lana da, azken honi zor badiogu ere lanaren zati handiena.

1788an, Carlos III.aren heriotzak ekarritako lanen geldialdiaren ondoren, eraikinaren jatorrizko funtzioa bere gain hartzeko okupatu zen, ospitalearena, nahiz eta eraikitakoa Sabatiniren proiektuaren herena besterik ez izan.

Orduz geroztik zenbait aldaketa eta gehigarri pairatu zituen, 1965ean ospitalea ixten den arte, bere eginkizunak Hiri-Osasun Probintzialaren kargupean geldituz. 1977ko errege dekretu baten bitartez, Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zen, bere biziraupena bermatuz, askotariko eraiste zurrumurruetatik bizirautea lortu ondoren.

1980an Antonio Fernández Albak eraikinaren zaharberritzeari hasiera eman zion; 1986ko apirilean Reina Sofia Arte Zentroa ireki zen, antzinako ospitalearen 0 eta 1 solairuak behin-behineko erakusketa-areto modura erabiliz. 1988 urtearen amaieran, José Luis Iñiguez de Onzoño eta Antonio Vázquez de Castrok azkenengo eraldaketak burutuko zituzten, hauen artean beira eta altzairuzko igogailuen hiru dorreak nabarmendu daitezkeelarik, Ian Ritchi arkitekto britainarraren laguntzarekin diseinatuak.

Museoa, Kultur Ministerioaren menpe dagoen Erakunde Autonomoa, 1988ko maiatzaren 27ko 535/88 Errege Dekretuaren bidez sortu zen, egoitza Madrilgo San Carlos ospitalean zuelarik eta garai batean Espainiako Arte Garaikideko Museoaren barne zeuden funts artistikoekin. 1992ko irailaren 10ean, D. Juan Carlos eta Dña. Sofia errege-erreginak Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionaleko Bilduma Iraunkorra inauguratuko zuten, momenturaino behin-behineko erakusketak hartu zituelarik. Momentu honetatik aurrera eratuko da benetako museoa, bere funts artistikoa babestu, ugaldu eta erakusteko zereginarekin; jendeari arte garaikidearekiko eta bere askotariko adierazpenekiko ezagutza eta sarbidea sustatuz; maila internazionaleko erakusketak burutuz eta, Estatutuan jasotzen den modura, edukiekin erlazionaturik formakuntza, didaktika eta aholkularitza jarduerak abian jarriz.

Handitzea

Museoko bildumak, jarduerek, zerbitzuek eta bisitari kopuruak jasaten duen etengabeko garapenak, erakundeko arduradunak bere azalera handitzeko aukerak aztertzera bultzatu zituen, 2001ean Jean Nouvel arkitektoaren eraikin berriaren sorrera gauzatuz eta 2005ean sortuz. Honen proiektua, Museoak planteaturiko behar izanei aurre egiteko ez-ezik, hiri-ingurua eraldatzeko bokazio argiarekin kokatzen zen auzoan. Enparantza publiko baten sorrerarekin –egungo Museoko hego-mendebaldeko aurrealdean eta eraikin berrien antolamendutik irteten dena- hiriaren eta hiriarentzako espazio batean bilakatuko zen.

Espazio berriek eraikin zaharraren (51.297 m2) azaleraren %60 gehiago suposatzen dute, 84.048m2 izatera pasatu baita. Honela, Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalak erakusketa eremu pribilegiatua du.

Liburuxka Centro de Arte Reina Sofía (1986)

Share