Bilatu

Fundación Museo Reina Sofía

Eginkizuna


Reina Sofía Museoa Fundazioa 2012an jaio zen hiru helbururekin: Sarean lan egiteko sistema bat bultzatzea -museo, arte zentro, unibertsitate, ikasketa zentro eta pentsamenduari eskainitako espazioak batuz-, museoan gizartearen parte hartze handiagoa sustatzea, eta kudeaketa mekanismoen modernizazioaren bidez, autofinantziazio maila haztea .

Bizi dugun krisi garaia ziurtasun irmoenei eragiten dien sakoneko aldaketez betetakoa dela kontutan hartuta, ezinezkoa da erronka berriei aurre egiteko balioko duten eredu berrien formulazioa mundu estatiko baten parametroetatik egitea. Aro honek, baliabide intelektual eta irudimenezkoak martxan jartzera behartzen gaitu, asmo desberdin mordoa, aldi berean eta elkarlanean jorratzera.

Gaur egun, erakundeak erronka bikoitza dute aurrez aurre: alde batetik, nazioarteko esparruan jakintzaren ekoizpenaren eta hedapenaren testuinguruari erantzun behar diote, eta ekonomia global berrian jasangarriak eta malguak diren azpiegiturak osatu behar dituzte. Tradizionalki, museoek kontserbazioaren logiken arabera, eta lurralde irmo eta mugatuen barruan ulertutako identitateen finkapenean oinarritutako pentsamoldeen arabera egin dute lan. Euren eredu instituzionalek nahiz funtzionamendurako estrukturek helburu horiekin eta ekintza marko horien arabera ulertzen dute beraien jarduera oraindik. Baina bizi dugun momentu honetan, kultura, eredu horiek gainditzen dituzten ideien, balioen eta afektuen joan-etorrien arabera gorpuzten da.

Museoaren birplanteamenduak, beraz, kulturaren kontzeptu esklusibista konbentzionala gainditu behar du derrigorrez, lan esparru berri bati begira lan egiteko: partekatua eta amankomuna den esparrua. Amankomuna deitzen dugun hori, beren burua museoa bezalako estruktura egonkor eta geldo baten barnean kokatzen ez duten eta sare bidez elkar konektatuta dagoen talde ugari eta anitz bati buruz mintzatzen zaigu. Bere baitan itxita ageri den museoaren aldean, jatorri desberdineko erakunde, talde eta gainontzeko agenteen sare irekiak proposatu nahi ditugu. Kultura, partekatua den espazio horretan sortzen dela jakitun, munduan euren burua kokatuz eta munduarekin lotura desberdinak osatuz, objektu, jakintza eta kontakizunak joan-etorrian jartzen dituzten agenteez osatutako sareak.

Reina Sofía Museoak dagoeneko irizpide hauen arabera egiten du lan, hein handi batean. Mundu osoko kolektibo eta erakundeekin mantentzen duen elkarlan maila esponentzialki hazten joan da azken urteotan eta kultura garaikidearen topagune garrantzitsuenetan parte hartzen du aktiboki.

Beraz, elkarlan eta eskuhartze banatu hauek, gizartearen behar edo eskaerei egokituko zaizkien erakunde museistikoa ulertzeko modu berrien oinarri bihurtzea da Fundazioaren sorreraren arrazoi nagusia, gero, Museoari erronka horiei aurre egiteko estruktura eta lanabes egokiak eskaintzeko helburuarekin. Fundazioak, akzio protokolo berriekin saiatzeko, ondare material eta inmaterialaren kontzeptu partekatu bateruntz lan egiteko, zentru-periferia dinamikatik haratago memoria gordetzeko eta aktibatzeko, eta baliabide poetikoak nahiz sen kritikoa mundua ulertzeko mekanismo gisara baliatzeko plataforma izan nahi du. 

 

 

 

 

Helburuak


Fundación Museo Reina Sofía estruktura global, koherente eta jasangarria izan nahi du, Red Museos del Sur proiektua bultzatzeko eta garatzeko helburuarekin.

Fundazioak garatutako programak, Red Museos del Sur proiektuaren inguruan biltzen direnak, honako lan ildoei emango die lehentasuna:

  1. Artelanen erosketak, lagapenak nahiz dohaitzak kontutan hartuko dituen ondare partekatu bat sortzea, eta erosketa politika bateratuak bultzatzea.
  2. Egitarauen eta erakusketen zirkulazioa indartzea.
  3. Elkarlanean garatutako ekitaldien diseinua sustatzea.
  4. Artxibo komuna sortzea; ildo honetan, Conceptualismos del Sur sareak orain arte egindako lana eredugarria da.
  5. Unibertsitate eta komunitate akademikoekin elkarlanean, formakuntzarako ildoak jorratuz ikerketa eta sorkuntza artistikoari buruzko programak sortzea.
  6. Eztabaida eta hausnarketa sustatzea eta ikusgarritasun espazio berriak proposatzea.
  7. Sare honen eta berau osatzen dutenen jakintza hedatzeko gaitasuna haziko duen plataforma digitala sortzea. Plataforma hau, kulturak eta arte moderno eta garaikideak irekitzen dituen narrazio desberdinak erlazionatzeko aukera emango duen artxiboen artxibo gisara ageri da.

  

Patronatua


Patronos Natos

Ministro de Educación, Cultura y Deporte 
José Ignacio Wert Ortega

Secretario de Estado de Cultura
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
José María Lassalle Ruiz

Subsecretario de Educación, Cultura y Deporte 
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
Fernando Benzo Sainz

Presidente del Patronato de la Fundación Museo Reina Sofía
Presidente del Real Patronato del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía 
Guillermo de la Dehesa Romero

Vicepresidente 2º de la Fundación Museo Reina Sofía
Director del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía 
Manuel Borja-Villel

Patronos Fundadores (2012)

Juan Carlos Verme, Vicepresidente 1º de la Fundación Museo Reina Sofía
Ricardo Espírito Santo Salgado
George Grünberg Schneider
Helga Müller de Alvear
José Olympio da Veiga Pereira
Juan Antonio Pérez Simón
Patricia Phelps de Cisneros
Álvaro Saieh
Hugo Arnoldo Sigman Pomerantz eta Silvia Gold Turjanski
Ricardo Steinbruch eta Susana Leirner Steinbruch
Luiz Augusto Teixeira de Freitas eta María Beatriz Quintella

Patronos

Aníbal Jozami eta Marlise Ilhesca de Jozami
José Lladó Fernández-Urrutia
Ana Luiza Teixeira de Freitas

Share