Bilatu

Zerbitzuak

Bisitarientzako arreta

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK

Museorako bi sarbideetako informazio-erakusmahaietan –baita esteka honetan ere, jaitsi nahi izanez gero– kexa, iradokizun eta zorion-mezuei buruzko formularioa dago erabilgarri.

ARROPAZAINDEGIA ETA KONTSIGNAK

Sabatini eraikina
Zenbait tamainatako kontsignak daude:
43 x 42 x 31 cm, 88 x 42 x 31 cm eta 88 x 42 x 64 cm.

Nouvel eraikina
Kutxatilen tamaina: 29 x 34,5 x 42 cm

Ezin da sartu 30x30 cm neurritik gorako motxila, poltsa eta maletarik erakusketa aretoetara.
Kontsignen tamainak mugatuta daude. Ezin da edukiera baino handiagoko objekturik gorde bertan


JAIOBERRIAK

Jaioberriak eramateko motxilak uzten dira maileguz; bisitariek bi arropazaindegietan dituzte eskuragarri.
Jaioberriei oihalak aldatzeko lekuak daude leku hauetako komunetan: Sabatini eraikina, 2. eta 4. solairuan; eta Nouvel eraikinean, E0 solairuartean eta kafetegi-jatetxean.

WIFI GUNEA

Nouvel eraikineko kafetegian eta liburutegian Ikusi planoa.

OSASUN LAGUNTZA

Museoak osasun-laguntzako zerbitzua du, erabilgarri larrialdia gertatuz gero. Sabatini eraikineko klaustroan dago.

BIZIKLETEN APARKALEKUA

Bizikletak uzteko hiru leku publiko daude museoaren kanpoaldean. Bat Nouvel eraikineko sarbidean eta beste bi Sabatini eraikineko sarbidean.

Bisitan zehar

21ºC

Erakusketa aretoek 21ºC-ko tenperatura mantentzen dute une oro.

Menores acompañados por un adulto

Haurrak heldu batez lagunduta egon behar dute bisitan zehar.

Menos de 14 años

Bisitari adingabeek, 14 urtetik beherakoek, bisita heldu baten laguntzarekin egin behar dute. 14 urtetik aurrera, bisita heldurik gabe egiten badute, NAN-a edo dokumentu baliokidea ekarri beharko dute.

Más información

Share