Bilatu

Hezkuntzako informazio-gunea


Zer da?

Hezkuntzako informazio gunea museoko hezkuntza-eskaintza ezagutu nahi duten pertsona guztientzat da, eta bereziki hara lehen aldiz hurbiltzen diren haur eta helduentzat, edo bestela, ezagututa ere, ikuspegi berrietatik ezagutu nahi duten haientzat.


non?

Gunea Sabatini eraikineko 1. solairuan dago, eta igandero egoten da zabalik ikusleentzat, 10:00etatik 14:00etara.


nola?

Zerbitzu hori emateaz arduratzen diren informatzaileek familientzako laguntza espezifikoa eskaintzen dute zenbait bideren bitartez:

- Talde bakoitzarekin hitz egiten dute museoan aurretik izan duten esperientzia ezagutzeko, bai eta bertan eman behar duten denbora ezagutzeko ere.

- Ibilbide bat edo batzuk proposatzen dituzte bilduma ezagutzeko, betiere taldearen nahietan eta beharretan oinarrituta.

- Doako material didaktikoa banatzen dute, haurrei zein helduei ibilbide bat modu autonomoan egiteko aukera ematen diena.

- Museoan ikusle horientzat programatutako jardueren berri ematen dute, harrera ematen diete parte-hartzaileei eta jardueren ebaluazioa kudeatzen dute.

Hezkuntza-baliabideak

Museoko bitartekaritza kulturalari buruzko bideoa

Share

Punto de Información de Educación. Planta 1, Edificio Sabatini

Asesoramiento ofrecido desde el Punto de Información de Educación