Bilatu

Bitartekaritza kulturala

Bisitariekin komunikazio-bide berriak ezarri eta edukiak haren esku jarri beharra ikusi zuen museoak, bai bilduman, bai aldi baterako erakustetan, eta, horrela, bitartekaritza kulturala sortu zen. Helburu horiekin, 2011ko martxoan doako zerbitzu jarraitu bat abiatu zen, bitartekari kulturalek osatutako talde batek eskainia; museora modu autonomoan joaten diren ikusle guztientzat da.

Bitartekaritza-proiektua zenbait ekimenen bidez gauzatzen da, hala nola bisitariari eskainitako aholkularitza indibidualizatua eta bildumaren interpretazio-guneetara joateko aukera –museoko bigarren eta laugarren solairuan daude–. Horri beste bi kontu gehitu behar zaizkio: bisita komentatuen programa, egunero egiten dena, eta bisita autonomoak egiten laguntzeko materialak eskuratu ahal izatea. Bitartekaritzako baliabide guztien helburua da bisitariak ezagutzea zein diren bildumaren erabilera gidatu duten irizpideak, horren gaineko irakurketa zabalagoa izateko.                                                                                

Museoko bitartekaritza kulturalari buruzko bideoa

Share

Los Mediadores Culturales se distinguen por sus camisetas rojas

mediación