Bilatu

Bisita mota

Bisita gidatua

Bisitarientzat orokorrean egiten diren bisita gidatuak (aurrez erreserbatu gabe).
Reina Sofia Museoak doako bisita gidatu irekiak eskeintzen ditu gazteleraz, museoa bakarka bisitatzen duten guztientzat (taldeak ez).

Bisitak egiten diren egunak:
Astelehen eta asteazkenak: 17:00etan
Larunbatak: 11:00etan
Taldea gehienez 30 pertsonakoa izan ahal da, eta iriste hurrenkeraren arabera onartuko dira.

Hileko lehen larunbatetan Espainiako Zeinu Hizkuntza (EZH) interpretea eta begizta magnetikoak daude.

Taldeentzako bisita gidatuak (erreserba ezinbestekoa)
Ikastetxeek (Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxillergoa) eta hirugarren adineko taldeek kultura-boluntarioekin doako bisita gidatuak egiteko aukera dute.

Hamabost urtetik gora daramatzate kultura-boluntariek beraien eskuzabaltasunarekin bisita gidatuak egiten. Beraien eskaintza altruista, esperientzia eta Museoan jasotzen duten etengabeko formakuntzak, belaunaldi guztietako pertsonak arte eta kultura garaikidera gerturatzen ditu. Boluntarioen programa Museoarekin elkarlanean aritzen den Aulas de la Tercera Edad Konfederazioaren ekimena da.

Talde bisitak


15 pertsona edo gehiagoko taldeek Reina Sofia Museoa bisitatu nahi badute, ezinbestekoa da astebeteko aurrerapenarekin erreserba egitea.

Taldearen erreserba egiteko, taldearen datuak, eguna eta bisitaren ordua bidali behar dira reservagrupos@museoreinasofia.es helbidera. Taldeen erreserba zerbitzuak Gutun Erreserba baten bidez baieztatuko du erreserba, eta bisita egiten den egunean aurkeztu beharko da.


Bidali beharreko datuak:

  • Zentro edo instituzioaren izena
  • Taldea osatzen duten pertsona kopurua (18 urtetik gorako zenbat dauden zehaztu)
  • Taldeko arduradunen izena
  • Maila (ikastetxeek soilik)


Eskatua dagoen bisita egiteko aukerarik ez badago, arren eskatzen da, ahalik eta azkarren bisitaren ezeztapenaren berri ematea talde erreserbaren zerbitzuari.

Talde erreserbak ez du bisita gidatuarenzerbitzua barne hartzen.

Cristal eta Velazquez Jauregietako taldeen sarrera, zein Museoko egun eta ordu doakoetan ez da beharrezko erreserba egitea.

  

Museoko Sarrerak

Haur eta Lehen Hezkuntza eta bisita gidatuen sarrera
Sabatini Eraikuntzako sarrera (Santa Isabel 52 kalea)

Beste talde guztien sarrera
Nouvel Eraikuntzako sarrera (Ronda de Atocha kalea)

Erakusketa aretoetan talde handiak, gehienez 25 pertsonako taldeetan banatuko dira, eta beti arduradun batekin joan beharko dute.

  

Museoko leihatilan aurkeztu beharreko dokumentazioa

Museoak taldearen erreserba baieztatzeko posta elektroniko bidez bidaltzen duen gutun erreserba.

Egiaztapen gutuna..Baldintza jakin batzuk (erretiratua, urritasunen bat dutenek, 18 urtetik beherakoek, e.a.) direla eta, doakotarifa dutelabermatu behar duten talde edo kolektiboek.

Gutuna zentroko arduradunak sinatu behar du eta bertan honakoa azaldu beharko da:

  • Zentro edo instituzioaren IFK
  • Taldea osatzen duten pertsona kopurua
  • Taldeko arduradunaren izena
  • Maila (ikastetxeek soilik)

 

Bisitarako arauak

  • Bisitan zehar taldeari azalpenak emateko aukera dago. Erosotasun gehiagorako museoak irrati-gida eta audio-gida zerbitzua ditu..
  • Museoan dauden beste bisitarien mesederako, garrantzitsua da taldeko arduradunak parte hartzaileen jarrera eta ahots tonuari arreta berezia jartzea, baita ibilbidean zehar sakabanatzeko joera ekiditea ere.
  • Argazkiak flash-arekin ateratzea ez dago baimendua.
  • Momentu oro zaintza eta segurutasun langileen argibideak jarraitu behar dira. Arauak betetzen ez badira bisita bertan behera gera daiteke.

Informazio gehiago:
reservagrupos@museoreinasofia.es

(+34) 91 774 1000 2250

Share