Bilatu

Bisitariarentzako informazioa eta arreta


zer da?

Talde profesional bat, bisitariei arreta eta informazio pertsonalizatua ematen diena; informazio hori programazioaren edukiei buruzkoa da (bilduma, aldi baterako erakusketak eta jarduerak), baita museoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoa ere, eta gutxienez bi hizkuntzatan egiten da, gaztelaniaz nahiz ingelesez.

Gainera, langileek lan hauek ere egiten dituzte:

  • Jende-ilarak kudeatzen dituzte
  • Museoaren planoa ematen dute, baita orientabidea ere
  • Internet bidez erositako sarrerak balidatzen dituzte
  • Erreserba duten taldeei harrera egin eta identifikatu egiten dituzte
  • Lehentasunezko arreta duten kolektiboei harrera egiten diete.
  • Gurpil-aulkien mailegua kudeatzen dute
  • Museoko jardueren garapenean parte hartzen dute (mintegiak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar)
  • Hezkuntzako erakusmahaian aritzen dira (igandeetan)
  • Irisgarritasunari buruzko foiletoak ematen dituzte (aurretik accesibilidad@museoreinasofia.es helbidean eskatu behar dira)
  • Haur + helduentzako ibilbideen foiletoak ematen dituzte
  • Museoko prentsa- eta protokolo-ekitaldietara joandakoei arreta eskaintzen diete
  • Museoari buruzko formularioak –kexa, iradokizun eta zorion-mezuen gainekoak– eman eta jasotzen dituzte

non?

Erakusmahaietan eta informazio-guneetan; hemen dituzue:

  • Museorako sarbideak
  • Sabatini eraikina, 2. solairua
  • Eraikinen arteko konexioa, 1. solairuan (elkargunea)
  • Cristal jauregia
  • Velázquez jauregia


Nola JAKIN NOR DIREN TALDE HORRETAKO KIDEAK?
  • “i” letra daramate kamisetetan
  • Uniforme beltzak dituzte

Share

Punto de Información. Planta 1, Conexión Edificio Sabatini-Nouvel

Punto de Información. Planta 2, Edificio Sabatini