Hans Bellmer
La muñeca. 1934
Jean Tinguely
Meta-Malevitch. 1954
Óscar Domínguez
Retrato de la pianista Roma. 1933
Marcel Duchamp
Hoja de parra hembra. 1950-1961
Dan Flavin
The Nominal Three (to William of Ockham). 1963
Max Ernst
La bella alemana. 1934-1935
Öyvind Fahlström
Curva de la vida nº 1, Ian Fleming. 1967
George Grosz
La boda. 1918
Julio González
Cabeza de Montserrat gritando. 1941
Yves Klein
Antropometría sin título (ANT 56). 1960
Roy Lichtenstein
Pincelada. 1996
Marcel Broodthaers
Panel with Eggs and Stool. 1966
Antoni Muntadas
The Last Ten Minutes II. 1977
Amédée Ozenfant
Reds, Rome. 1920 -1925
Francis Picabia
Brouette.1922
Museoko bilduma historia eta denboraren nozioari zuzenki lotua dago. Zein historia edota historiak kontatzen ditugu ordea? Jakinaren gainean gaude, museoak iragan denborekin bat etortzea bilatu nahiak historiaren ikuspegi kanoniko batean helduak egotera bultzatu dituela, hau da, artelanak garaiko dokumentu eta lekukotasunen bidez azaldu dituzte, baina irudi eta objektuek beren sorrerako testuingurua gainditzeko duten gaitasuna ulertu gabe, denbora ez litzateke iragana baizik eta memoria, zeinari historialariak galdetzen dion denbora heterogeneoen ontzia den heinean.
Museoak modernitatearen narrazio jarraikorretik urruntzea erabaki du, tradizionalki azaldu den modura, baina baita erakusketa eredu berrienetan ugaritu diren postmodernitateko historiaren ahazte hutsaletik urruntzea ere. Halaber, tokian tokikoa eta unibertsalaren artean ezartzen diren erlazioen konplexutasunean arreta jarri nahi izan dugu, zentroa eta periferiaren arteko ohiko bereizketatik aldenduz.
Proposatzen dugun historia iragan denbora batez hitz egiten digun mikro-narrazio sare batean gauzatzen da, baina betiere orainean eta orainetik abiatzen direnak. Bere helburua ez da ihesbide bat irekitzea, baizik eta esperientziaren gogoeta aberastea, doktrinamenduaren ondorio ez den ikasgaia izatea, munduarekiko dugun erantzun kritikoaren gaitasuna piztea, eta zergaitik ez, museoa berarekiko ere.
Inongo ordena kronologikorik inposatu nahi gabe, ibilbide honetan segida historiko batean oinarritutako lau sail nagusi proposatzen ditugu. Taldekatze hauek ordezko ibilbide eta ihesbideetara irekiak daude, bisitaria bere ibilbide eta interpretazio propioak sortzera gonbidatuz.